XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4-13: Ordizian euskal astea ospatu zen.

4-8: Beasaingo Igartza auzoko jaiak ospatu ziren.

4-6: Ataungo San Gregorion festak izan zituzten.

5: Idiazabaldarrek, segurarrek eta zeraindarrek erromesaldia egin zuten Arantzazura.

6: Legazpiko artzain egunean Segurako Mari Karmen Murua eta Felix Goiburu senar-emazteek irabazi zuten gazta txapelketa. Bestalde, Goierriko hiru artzain omendu zituzten: Zeraingo Kandido Aizpeolea, Zegamako Karmen Oiarbide eta Zaldibiako Antonio Mendizabal.

6: Beasaingo Usurbe mendiko jaia ospatu zen.

9: Ordiziako azoka berezia ospatu zen.

Gazta txapelketa ospetsua, Eginoko Luis Perez de Albenizek irabazi zuen.

Barazkietan Antzuolako Lapatza barazkiak izan zen irabazle eta fruituetan Zaldibiako Jesus Irazustabarrena.

Eusko oiloa atalean Zallako Jose Antonio Magunagoikoetxeak jaso zituen lehenengo bi sariak.

Lehenengo aldiz Pirenaika arrazako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. Idiazabalgo Prudentzio Urkiak eta Pedro Katarainek jaso zituzten saririk gehienak.

Beste berrikuntza bat ere izan zen azoka berezian: lehenengo aldiz asteazkeneroko azokan izaten diren baserritarrak saritu zituzten. Gabiriako Antonio Murgiondok jaso zuen lehen saria.

I. Igartza Literatur sorkuntza bekako sari banaketa egin zen Beasainen.

Galdakaoko Julen Gabiriak irabazi zuen sari nagusia. Angeluko Ur Apalategiri sari edo akzesit berezia eman zioten.

10: Mandubian Gipuzkoako artzain txakur txapelketa jokatu zen.

Arrasateko Jesus Mari Plazaolaren Artzain txakurrak irabazi zuen.

11: Ekain Arruabarrena lazkaotar txirrindulari paraolinpikoa Koloradoko mundialean izan zen.

13: VII. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sariak banatu ziren.

Gaztetxoetan Ataungo Iban Urdangarinek irabazi zuen.

Gazteetan Haritz Zeberio beasaindarrak eta helduetan Zaldibiako Rufino Iraolak.

13: Altzaniako Partzoneriako ehiz postuen enkantea egin zen Segurako udaletxean.

14: Lazkaibarko lurrazpiko pasalekua behin-behinekoz ireki zuten.

14-20: Kultur astea ospatu zuten Zerainen. Txondorra piztu zuten aurten ere.

17: ETAk mugagabeko su-etena iragarri eta hurrengo egunean HBk manifestazioa egin zuen Ordizian. Hitza eta erabakia lemapean.

20: Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren IV azoka egin zen Zerainen, Biolurrek antolatuta. Lehengo aldiz, haragi ekologikoa jarri zen salgai.

20-29: San Migel jaiak izan zituzten Lazkaon.

20 eta 24: Beasaingo Lazkaibar auzoko jaiak ospatu ziren.

25-27: Idiazabalgo Ursuaran auzoan San Migel jaiak ospatu zituzten.

Baita Ormaiztegin ere.

25-29: Gaintzan San Migel jaiak izan zituzten.

26: Ormaiztegiko Gregorio Muxika euskaltzaleari omenaldia egin zioten.

Bere biografia biltzen duen liburua aurkeztu zuten Elixabete Garmendia kazetari ormaiztegiarrak.

26: Ataunen Gabrielenea aterpetxea inauguratu zuten.

26: Zenbait euskal artista Zerainen bildu zen tertulia berezi batean.

Besteak beste, Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga, Joaquin Rodriguez, Jesus Jauregi eta Koldo Telleria. Artisten ardura eta kezkez hitz egin zuten bertan.

26: Zegaman V. Kantu festa izan zuten.

26-29: Altzagan San Migel jaiak ospau zituzten.

27: Ordizianeko ileapaintzaileek antolatuta, ileapaintzaileen lehiaketa eta erakustaldia izan zen Herri Antzokian.

27: Beasainen Extemadurako eguna ospatu zen. Extremadurako produktuak izan ziren salgai.

27: Mendi ibilaldi neurtua izan zen Ataunen, Kirol Elkarteak eta Oargi Troskaetak antolatuta. San Martindik Astigarragara, 19 kilometroko ibilbidea egin zuten.

29: Gipuzkoako Diputazioko Gobernu batzordeak Etxegarate bikoizteko proiektua onartu zuen.

Lanak udaberrian hasiko dira eta aurrekontua 9 mila milioikoa izango da.

29: Andoainen izan zen auto istripuan hiru goierritar hil ziren: Itsasondoko Jon Mirena Mendizabal eta Juanita Amundarain senar-emazteak eta Beasaingo Nerea Ezpeleta hiru hilabeteko haurra.